Espainiako Gobernua Hona joan Industria, Energia eta Turismo Ministerioa (beste leiho batean irekiko da) Meatzaritzaren berregituraketa, Eskualdeen indarberritzea
  • Hasiera
  • » meatzaritzaren berregituraketa
Imagen: .

Meatzaritzaren berregituraketa

2002ko uztailean IAEEren hitzarmena amaitu ondoren, ikatz-meatzaritzaren funtzionamendua eta berregituraketa garatu zen markoa ikatzaren industriarako estatu laguntzei buruzko Kontseiluaren 1407/2002 (EE) Araudia izan zen, 2002ko uztailaren 23koa.

Araudi esparru horren barruan 2006-2012 Ikatzaren Erreserba Estrategikorako Plan Nazionalaren eta Meatze Eskualdeen Garapen Integral eta Jasangarrirako Eredu Berriaren sinadurarekin, 2012ko abenduaren 31n amaitutzat jo zen ikatzaren gizarte eztabaida prozesu bati ekin zitzaion.

2010ean Araudiaren indarraldia amaitu zenean, lehiakorrak ez diren meatzeak ixten laguntzeko estatuko diru-laguntzei buruzko Kontseiluaren Erabakia onartu zen 2010eko abenduaren 10ean, zeinek Espainiako Erresumako Itxiera Planak biltzen dituen ekoizpen unitateen ohiko ekoizpen galerak orekatzera zuzendutako diru-laguntzen marko berria ezartzen duen.

Erabaki horrek 2018raino luzatzen du Estatu kideek elektrizitatea sortzeko erabiltzen den ikatzarekin lotutako kostuak estaltzeko diru-laguntzak emateko aukera, horretarako zenbait baldintza eskatzen direla kontutan hartuta.

Araudi orientazio berriak Europako Batzordeak onartu beharko duen Estatu Kideen Itxiera Plana aurkezteko beharra zehazten du. Plan horretan zehaztuko dira zeintzuk diren 2018ko abenduaren 31 baino lehen jarduera bertan behera uztea aurreikusten duten produkzio unitate ez lehiakor guztiak.

Erabaki horrek atzera bota ezin den itxiera aurreikusten duten ikatz ekoizpen unitateen ohizko produkziorako diru-laguntzak mugatuko ditu eta Itxiera Planean zehaztutako epemugan (2018ko abenduaren 31n) gauzatuko da. Marko berri horri jarraiki hitzartu dute 2013-2018KO IKATZ-MEATZARITZA ETA MEATZE ESKUALDEETAKO JARDUERA-EREMUA sindikatuek, enpresariek eta Estatuko Energia Idazkaritzak.

.
.
.