Espainiako Gobernua Hona joan Industria, Energia eta Turismo Ministerioa (beste leiho batean irekiko da) Meatzaritzaren berregituraketa, Eskualdeen indarberritzea
Imagen: .

Azpiegituren proiektuak

Amaitutako 2006-2012 Planean jarduera ekonomikoa suntsitzea saihesteko neurri osagarriak ezarri ziren, azpiegitura proiektuen garapenaren bidez. Horien helburua, bulkada aldatzailea ematea eta enplegua sortuko zuten enpresa-proiektuak inplementatzen ziren gaineko oinarrian eratzea zelarik.

Banandutako herrietako komunikazioak hobetu, ingurumena berreskuratzen lagundu eta baldintza onak zituen industria-lurraren erabilgarritasuna areagotu nahi zen.

Diru laguntzak Meatzaritza planaren eranskinetan edo/eta Autonomia Erkidegoek sinatutako protokoloen eranskinetan aurkitzen diren azpiegiturei aplikatuko zaie soilik.

2013-2018KO IKATZ-MEATZARITZA ETA MEATZE ESKUALDEETAKO JARDUERA-EREMU berrian, meatze eskualdeetako garapen alternatiboa sustatzera bideratutako laguntza ildoak garatzen jarraitzeko beharra jasotzen da Aragoi, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon eta Asturiasko Printzerria Autonomia Erkidegoetan meatzaritza jardueraren ondorioz andeatutako guneetan azpiegitura eta berriztapen proiektuen bidez.

Ohiz kanpo, ekintza konkretuak egiteko aukera kontutan hartuko da 2006-2012 Plan barruan zeuden Erkidegoetan, hala nola, Andaluzian, Katalunian eta Galizian, betiere horien garrantziak edo mailak horrela justifikatzen dutenean.

    .
    .
    .