Ikatz-meatzaritza eskualdeek, ikatzaren monolaborantza sustatu dute historikoki. Horrek, banandutako populazioa, herri txikiak eta sakabanatuak, azpiegitura eza eta ingurumenaren nolabaiteko hondamena bezalako beste faktore batzuekin batera, lurraldearen artikulazioa eta industri mota alternatiboak inplementatzea zaildu du.
Egoera horri aurre egiteko, Espainian onartu diren ikatz-meatzaritzaren berregituratze eta modernizazio Plan desberdinetan zehar oinarrizko azpiegiturak garatzeko diru-laguntza ugari eman dira, zonalde horiek zituzten urritasunak arintzea posible izateko.
Aurrerapen esanguratsuak egin dira oinarrizko egiturak emateari dagokionez, baina ezin izan dira aurreikusi ziren helburuak bere osotasunean lortu. 2013-2018KO IKATZ-MEATZARITZA ETA MEATZE ESKUALDEETAKO JARDUERA-EREMU berri honetan lehiakortasun-desabantailak gutxitzeko diru-laguntzak mantenduko dira ahal den neurrian, ondorioz, eskualde hauetako garapen alternatiboa sustatuz.
Ikatz-meatzaritzaren berregituratzeak kaltetutako eremuetan eta inguruetan enpresa-inbertsioetarako proiektuen kokapena sustatzeko helburua duten diru-laguntzak ezartzea aurreikusten da, lanpostu berriak sortzeko eta daudenak mantentzeko eta horiek garatzeko konpromisoa hartzen duten jarduera ekonomiko alternatiboak sortzeko helburuarekin.