Adin aurreratua duten langileentzako gizarte laguntzak lan-kostuengatik.
Ikatzaren ekoizpenari lotutako jarduera burutzen edo burutu duten enpresentzako laguntzak, langileen lan-kontratuak baliogabetzearen ondorioz sortu diren zenbait kostu estaltzeko. Kontratu horiek bukatzearen arrazoia zera izan da: elektrizitatea sortzera bideratuta dauden eta lehiakorrak ez diren ikatz meatzaritzako produkzio unitateak itxi izana, Espainiako Erreinuko Ixteko Planaren barruan. Hala egin da 2013-2018 eperako Ikatz Meatzaritzaren eta Meatze Eskualdeen Jarduera Esparruan adostutakoari jarraiki.
Langile nagusientzako gizarte laguntzek ikatz meatzeak ixteak gizartean eta eskualdean dituen ondorioak arintzea dute helburu. Hala egiten da Kontseiluaren 2010/787/UE Erabakiari jarraiki, 2010eko abenduaren 10ekoa, lehiakorrak ez diren meatzeak ixtera bideratutako estatu-laguntzei buruzkoa.
Laguntza hauek jaso ditzakete ixtean 2010eko abenduaren 10eko Kontseiluaren 2010/787/UE Erabakiaren 3. artikuluan jasotzen diren laguntzen onuradun diren edo izan diren enpresek, baldin eta Espainiako Erreinuko Ixteko Planaren barruan sartzen diren lehiakorrak ez diren ikatz meatzaritzako produkzio unitateak itxi badituzte edo horretan ari badira. Kasu bakoitzean baldintzak zehatz-mehatz aztertuko dira.
Laguntza hauek ezingo zaizkie eman merkataritzako estatu-sozietate gisa jarduten duten ikatz meatzaritzako enpresa publikoei.
Normativa Vigente
Descarga de Impresos
Tel.: (034) 91 349 74 48
plansocialirmc@minetad.es