Laguntzak Ikatz Meatzaritza Industriari
Ikatz produkzio unitateetarako laguntzak, 2009ko abenduaren 31 baino lehenagotik dihardutenak. Laguntza horiek produkzio unitateetako ohiko ekoizpenean egondako galerak estaltzera bideratuta daude zehazki.
Laguntzak, Ixteko Planean barne hartu diren produkzio unitateak dituzten meatzaritzako enpresek ohiko ekoizpenean izandako galerak osorik edo zatika estaltzera bideratuta daude, Kontseiluaren 2010/787/UE Erabakiaren 3.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, abenduaren 10ekoa. Edonola ere, laguntzak ezingo dira izan ikatzaren jardueran aurreikusitako ekoizpen kostuaren eta aurreikusitako diru-sarreren arteko aldea baino gehiagokoa.
Laguntzak jaso ahal izango dituzte elektrizitatea sortzera bideratutako ikatz termikoa erauzten duten enpresek, baldin eta 2010eko abenduaren 10eko Kontseiluaren 2010/787/UE Erabakiaren 3. artikuluari jarraiki produkzio unitateak ixten badituzte. Erabaki hori lehiakorrak ez diren meatzeak ixteko estatu mailako laguntzei buruzkoa da.
Tel.: (034) 91 349 48 38
mineriairmc@minetad.es