Espainiako Gobernua Hona joan Industria, Energia eta Turismo Ministerioa (beste leiho batean irekiko da) Meatzaritzaren berregituraketa, Eskualdeen indarberritzea

Produkzio unitateak ixteagatiko laguntzak

Laguntzaren izendapena

Ikatz produkzio unitateak ixtean sortzen diren ezohiko kostuak estaltzeko eta ingurumenean egon litekeen eragina arintzeko laguntzak.

Xedea

Laguntzen helburua zera da: meatzeko jarduerak direla eta ingurumenean egondako kalteak konpondu eta gune naturala birgaitzeak eta unitatea behin betiko ixteak dituen gastuak ordaintzen laguntzea, eta meatzeko hondakinen instalazioak ixtearenak ere bai.

Deskribapena

Meatzaritzako enpresak, erakunde ustiatzaile gisa, derrigortuta daude Berriztapen Planean zehaztutako neurriak hartzera, aurretiaz meatzaritzako erakunde eskudunak onartutakoa. Neurri horiei esker, ingurumeneko ondorioak konpontzean eta ustiategia ixtean legezko arauak betetzen direla bermatzen da.

Laguntza hauen bitartez, ikatz produkzio unitateak ixtean meatzaritzako enpresek beren gain hartzen dituzten kostuen zati bat ordaindu nahi da, baita horiek ixteak ingurumenean dituen ondorioak arindu eta zaharberritzeko lanak irauten duten bitartean enplegu nahikoa dagoela bermatu ere, soberan dauden langileak pixkanaka-pixkanaka lan-merkatuan sartuz.

Edonola ere, laguntzaren zenbatekoak ezingo du estali zaharberritze lanen kostu osoaren %100.

Onuradunak

Meatzaritzako enpresek laguntza hauek eska ditzakete baldin eta honako hau aurkeztu badute meatzaritzako erakunde eskudunean, behar den baimena lortzeko:

  • Meatzeko jarduera behin betiko ixtearen proiektua, itxiko den ikatz produkzio unitatean erauzketa bukatu ondoren hartu beharko diren neurriak azalduz.
  • Meatzeko hondakinen instalazioak ixteko behin betiko proiektua, hartu beharko diren neurriak azalduz.

Esteka interesgarriak

Informazioa

TEL.: (034) 91 349 74 48
plansocialirmc@minetad.es

.
.
.